UG DIGITALA Programa

Maiatzeko Foro Industrialean azaldu zen moduan, Urola Garaia eskualdeko 16 enpresa murgildu dira beraien enpresako eraldaketa digitaleko proiektuak gauzatzen, UG Digitala programaren bidez, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean.

Digitalizazio prozesu honen bidez, parte hartu duten Urola Garaiko ETEen egungo heldutasun digitala hobetu eta bizkortu da. Izan ere, enpresek, % 100ean neurrira egindako ekintza-plan bat landu dute, proiektu-taldeak lehenetsitako digitalizazio aukera aprobetxatu ahal izateko. Proiektu honen beste ezaugarri bat taldean lan egitea izan da, aukerak aprobetxatzea ahalbidetuko duen ekintza-plan bat sortzeko. Horrez gain, komunitate digital bat sortu da, digitalizazioarekin lortutako esperientziak eta emaitzak partekatzeko, eta enpresen arteko harremanak saretzeko.

IKUSI UG DIGITALA

Pasa den astean izan genuen komunitate digital honen azken bilera eta enpresa bakoitzaren abiapuntutik gaur arte egin duten ibilbidea elkarbanatzeko aukera izan genuen, enpresen esperientziak ezagutu eta sinergiak aprobetxatzeko bidea irekiz.

#urolagaraiagaratzen #Pymedigitala, #ugdigitala, # digitalentu

Arrola, Premank, Talleres Mendizabal, Talleres Mecánicos Telleria, Asesor fuego

« »