Eskolako Agenda 2030 egitasmoaren baitan, Urola Garaiko zazpi ikastetxeetako ikasleek, udalekin eta UGGASArekin elkarlanean, energiari buruzko zalantzak argitu eta begirada berri bat eskuratu ahal izan dute.
Abiapuntua egoeraren azterketa egitea izan da, ondorio batzuk ateratzeko eta hainbat konpromiso hartzeko. Prozesua amaitzeko, udal ordezkariei proposamenak aurkeztu zaizkie, eta horiek ikasleen eskaerak entzun eta erantzun dituzte.
ENERGIA , BIZITZAREN MOTORRA.
Batzuetan, ikustea baino, garrantzitsuagoa da begiratzen jakitea.