Asteazken kooperatiboen balorazioa eta errepasoa egin da

Azken hilabeteetan Asteazken Kooperatiboak izeneko ekimena gauzatu du UGGASA-k UG Koop proiektuaren barne, Biziola Kooperatibarekin elkarlanean eta Gipuzkoako Foru Aldundia-ren babesean. Ziklo honi amaiera eman asmoz, atzo, ekainak 14, proiektuaren ibilbidearen balorazioa egin genuen, eta etorkizuneko erronken inguruan hausnartu genuen. Era berean, kulturari eskainitako lan saioaren ondoren sortu zen “KulturAnitz” ekimenean diharduten  Aitor eta Oierrek proiektuaren berri eman ziguten: zein den proiektuaren egoera, orain arte egindako lana eta aurrera begira eman nahi dituzten pausoak.

 

EZAGUTU BURUTU DIREN GAIKAKO SAIOAK

Merkataritza txikia begirada kooperatibotik

Basogintza jasangarria logika kooperatibotik

Elikadura burujabetzarantz logika kooperatibotik

Kultura begirada Kooperatibotik

 

« »