ASTEKLIMA: Euskadiko Klima eta Energiaren Astea

2023ko irailaren 22tik urriaren 1era bitartean, Euskadin ASTEKLIMAren laugarren edizioa egingo da, Klimaren eta Energiaren Astea, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Iraunkotasun eta Ingurumen Sailak bultzatutako ekimena.

Ekimen horren helburua da  herritarengan eragitea eta haiengan kontzientzia sortzea beharrezko trantsizio energetikoaren eta klimatikoaren aurrean. Urola Garaian, UGGASAk, eskualdeko udalekin batera, bisita gidatu batzuk bultzatu ditu, zuhaitzek klima-aldaketaren aurrean duten paper garrantzitsua ulertzeko. Zehazki, Legazpiko Mirandaola inguruko eta Urretxuko zuhaitzak ezagutzeko balioko dute bisitek.

Bisitak doakoak dira baina izena ematea beharrezkoa izango da.

EGUNAK:

 Irailak 28: Mirandaola, Legazpi

 Irailak 29: Urretxu

ORDUA: 18:30 (ordubeteko iraupena)

IZENA-EMATEA: 943 72 58 29 (10:00-14:00)

« »