Ari gara, pixkana-pixkana, gure eskualdean Ekintzailetza Sozial Kooperatiboa eta ekosistema kooperatiboak sustatzeko prozesuan aurrera egiten, UG Koop, UGGASA-k, Biziola Kooperatibarekin eta Gipuzkoako Foru Aldundia-rekin elkarlanean
Herritarren interesa piztu dezaketen alor ezberdinetako proiektuak ezagutzeko hilean behin ASTEAZKEN KOOPERATIBOAK antolatu dira. Lehen saio moduan, urtarrilean, kulturan jarri genuen begirada. Bigarrenean berriz, otsailean, elikadura burujabetza izan genuen hizpide, ikuspegi kooperatibotik, beti ere.
Martxoan, berriz, basogintzari buruzko saioa antolatu dugu. Saio hau datorren Martxoaren 22an egingo dugu, asteazkena, 18:00tatik 19:30etara Urretxuko kultur etxean, ‘Basogintza jasangarria logika kooperatibotik’ izenburupean. Horretarako, Euskal Herrian ingurunearen kudeaketan aritzen den proiektu interesgarri baten parte hartzea izango dugu:
Errez
ERREZ kooperatiba ingurunearen kudeaketan aritzen den taldea da. Euskal Herrian basogintzak, eta oro har, ingurugiroak, bizi duen egoerari irtenbide ezberdinak ematea dute helburu.
3 ardatzen baitan antolatzen dute bere jarduna:
- Basogintza, kudeaketa jasangarria babestuz, ekosistema zerbitzu osoak bermatzeko egiten dute lan.
- Ikerketa, ezagutza zientifikoan oinarritzen dira uneoro.
- Hezkuntza, ezagutzen partekatzea… elkarrengandik eta elkarrekin ikastea da helburua.
Datozen ASTEAZKEN KOOPERATIBOAK:
- Apirilak 26: Merkataritza txikia begirada kooperatibotik: transmisiorako bide bat
- Maiatzaren 24: Urola Garaiko Ekonomia Sozialeko enpresen topaketa
GEHIAGO JAKITEKO
aamenabar@uggasa.eus
943 72 58 31