UGGASA-k Biziolarekin elkarlanean, martxan jarri duen UGKoop proiektuaren baitan, ‘Asteazken Kooperatiboak’ ekimenetan hirugarrena ospatu zen martxoaren 22an. ‘Basogintza jasangarria logika kooperatibotik’ izan zen gaia eta Euskal Herriko proiektu interesgarri bat izan genuen Urretxun, ERREZ kooperatiba, hain zuzen ere.
ERREZ kooperatiba ingurunearen kudeaketan aritzen den taldea da. Euskal Herrian basogintzak, eta oro har, ingurugiroak, bizi duen egoerari irtenbide ezberdinak ematea dute helburu.
Urretxun eskainitako aurkezpenean, hiru ardatz aipatu zituzten, euren jarduna antolatzerako orduan:
- Basogintza, kudeaketa jasangarria babestuz, ekosistema zerbitzu osoak bermatzeko egiten dute lan.
- Ikerketa, ezagutza zientifikoan oinarritzen dira uneoro.
- Hezkuntza, ezagutzen partekatzea… elkarrengandik eta elkarrekin ikastea da helburua.
Urola Garaian Basogintza Kooperatiboko proiektuak sortzeko bidelagun eta eredu direla argi geratu zen.