Berriak

HAZINNOVA

Innobasquek, Spri Taldeak eta Eusko Jaurlaritzak Hazinnova programa bultzatu dute.  Hazinnova ETEei zuzendutako doako aholkularitza-zerbitzua…

Lanbidek finantzatuta Urola Garaia Udal Elkarteak diruz lagunduko ditu kontratazioak egingo dituzten eskualdeko enpresak / Con la financiación de Lanbide, la Mancomunidad de Urola Garaia subvencionará a las empresas de la comarca que realicen contrataciones

Enplegua Sustatzeko Toki-Ekintzetarako dirulaguntza deialdiaren barruan, Urola Garaiko enpresek Lanbiden enplegu eskatzaile gisa izena emanda dauden langabetuak kontratatzeko diru-laguntzak eskatu ahal izango dituzte abenduaren 22ra bitartean.

Eskualdeko produktuez osatutako otarra jaso dute Hondakinen Prebentziorako kanpainaren parte hartzaileek / Las personas participantes en la campaña de Prevención de Residuos han recogido las cestas compuestas por productos de la comarca

Urola Garaia Garapen jasangarria mahaiak bideratutako “Hondakinen Prebentziorako Europako Astea 2020 Urola Garaia” kanpainari amaiera emateko, otarren banaketa egin da. Beren ohitura jasangarrien argazkiak argitaratzen parte hartu dutenek jaso dute otarra.

AZAROAREN 21etik 29ra, UROLA GARAIAN ETA EUROPA OSOAN, HONDAKINEN PREBENTZIORAKO ASTEA OSPATUKO DA / DEL 21 AL 29 DE NOVIEMBRE, EN UROLA GARAIA Y EN TODA EUROPA, SE CELEBRARÁ LA SEMANA DE LA PREVENCIÓN DE RESIDUOS.

Urola Garaia Garapen Jasangarria mahaiak bideratuko du, eskualdean, azaroaren 21etik 29ra gauzatuko den ekimena.
Ezkioko, Legazpiko, Urretxuko eta Zumarragako udalek, UGGASAK eta UGLE Urola Garaiko Lanbide Eskolak osatzen dute Urola Garaia Garapen Jasangarria mahaia.

Global Training Bekak 2018

Garapenek, Garapen Agentzien Euskal Elkarteak, eta Donostiako Sustapenak, Donostiako Ekonomiaren Garapenerako Sustapen Sailak, Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean,…

XIII. argazki lehiaketa fokatu 2018

Ezkioko, Legazpiko, Urretxuko eta Zumarragako Udalek argazki-lehiaketa hau antolatzen dute gure udalerrietako Tokiko Agenda 21ek oinarri hartu duten gure ingurunearekiko kontzientziazioa bultzatu nahian eta garapen iraunkorraren kontzeptua zabaldu nahian. Hauxe da lehiaketaren helburua: gure inguruan dauden arazo sozial, ekonomiko eta ingurumenekoei eta horiek  konpontzeko bideei buruz hausnartzera lagunduko dizkiguten irudiak hartzea.

HAZI Konpetentzien formakuntza eta proiektu teknikoen garapena enpresetan

25 eta 35 urte bitarte dituzu?

Formakuntza profesionala edo unibertsitateko ikasketak amaituta?

Lana aurkitzeko zailtasunekin aurkitzen zara?

Urola Garaiko Garapenerako Agentziak  HAZI praktika-programa abian jartzen du, gazte langabetuak lan munduan txertatzen laguntzeko helburuarekin, beraien aktibazio profesionala bultzatu eta lan merkaturatzea errazteko.

  1. Konpetentzia pertsonal – profesionalen garapenaren inguruko formakuntza.
  2. Formakuntza teknikoa eta enpresan garatzeko proiektu bat.

Animatu zaitez eta etorri gure bulegora informazio eske. Eskaerak izen ematearen ordenean balioetsiko dira.

Sortzen Topaguneak

Sortzen topaguneak inkubategia  Sortzen formakuntzak ekintza

Sortzen formakuntzak 1 ekitaldia  Sortzen formakuntzak afaria

Sortzen Topaguneak elkartzeko topaketak dira non Urola Garaiko ekintzaileak, ekintzaileak oraindik ez direnak baina ekintzailetasunaz interesa dutenak eta esperientziak, denbora eta ideiak beste pertsonekin partitzea gustatzen zaienak biltzen dira4. Sortzen Topagunea (26 de Abril de 2013).