Maiatzak 4tik 31ra bitartean, Uggasan, 30 urtetik beherako diren eta goi-mailako ikasketarik ez dituzten langabetuentzako, Biltegi laguntzaile lanetan aritzeko kurtsoa antolatu dugu,
Helburua bikoitza da: langabetuek lan-merkatura sartzeko errazago egingo dieten zertifikazio eta ezagutzak eskuratzea (orga jasoztaileak, garabia bereziak….) eta aldi berean, eskualdeko enpresek, gaur egun, dituzten beharrak hasetzea.
Kurtsoa, Zumarragako Argixao industrialdean dagoen Premank S.L.-n izango da, 55. pabeloi-ean, ordutegia 9:30etatik 13:30era delarik.
Proiektua Txertatu Merkatuan-ren barnean kokatzen da, honek, goi-mailako ikasketarik ez dituzten gazteak lan merkatura barneratzea du helburutzat , beraz, aurreko eta ondorengo hilabetean, norbanako eta taldeko Orientazio saioak egongo dira, lan-bilaketa teknikak hobetzeko helburuarekin.