COMMUNITY MANAGEMENT FORMAKUNTZA: Ezagutu itzazu Enpresak erabiltzen dituzten Komunikazio eta Marketin Digitaleko teknikak, eta Urola Garaiko enpresa batean komunikazio-proiektu bat garatu.(Hazi programa)

community management formakuntza

Community management formakuntza, zure ikasketa eremua edozein izanda, profil profesionala garatu nahi al duzu Community Management-eko ezagutzak bereganatuz? (sare sozialen kudeaketa, marketin online estrategiak, multimedia edukierak, kudeaketa komertzial korporatiboa, etab…)

Sare sozialen erabiltzailea zara eta zure zaletasuna lanbidean bihurtu nahi al duzu?

Ikastaro hau, enpresa edo marka baten profil profesionala online sortu eta kudeatu nahi dutenentzat zuzendua dago, eta Community Management-a irteera profesionaltzat hautatzen dutenentzat.

 Gainera, Urola Garaiko enpresetan proiektu praktiko bat aurrera eramango da, formazioan ikasitako edukiak praktikan ipiniz eta gure eskualdeko enpresen Komunikazio beharrei erantzuna emanez.

 Pablo Moratinos-en eskutik emango da formazioa,“3yMedia Comunicación Digital y Community Manager”-eko Marketing Online Kontsultorea delarik. Gaur egungo teknologietako irakaskuntzan eskarmentu handia duelarik.

 

  • Nori zuzendua: Goi mailako ikasketak dituzten 25 – 35 urte bitarteko langabetuentzat.
  • Plaza kopurua: 15.
  • Iraupena: formakuntza: 200 ordu + Proiektua enpresetan: 150 ordu.
  • Datak: otsaila – apirila 2016.
  • Ordua: 9:30etatik 13:30etara.
  • Lekua: Uggasako Inkubategia, Mugitegi Industrialdea, Vial C. Urretxu
  • Harremanetarako: 943 25 00 98, lanpoltsa@uggasa.com

 

 

Leave your thoughts with us in the comments section below
« »