Dbizi
DONOSTIAKO UDALA
Bizikletak alokatzeko sistema publikoa
Donostiako Udalak bultzatutako bizikleta arrunt eta elektrikoen zerbitzu publikoa da, eta, 2020ko abendutik, 46 geltoki ditu hiriko 10 auzotan kokatuta. Geltokien sarea 437 bizikletak osatzen dute (120 elektrikoak eta 317 mekanikoak) eta guztiak mistoak dira (hau da, 2 eratako bizikletak eskura daitezke. Berdeak elektrikoak dira eta urdinak ohikoak).
Zerbitzuaren helburua bizikleten erabileran txandakatze handia egotea da, hau da, joan-etorrien denbora justua erabiltzea – Ez turismo edo aisialdirako –, erabiltzaile gehiagorentzat erabilgarri egon daitezen eta joan-etorri gehiago egiteko. Hori dela eta, Udalak gehienez 2 orduko erabilera ezarri du bizikleten txandakatzea errazteko. Zerbitzua garestiagoa da lehen ordutik aurrera, uste baita 30 minutu nahikoa direla urrutien dauden puntuen artean mugitzeko. Era berean, 30 minutuko lehen frakzio osorik kobratzen da, joan-etorri motzak egiteko normalean herritarrak oinez mugitzen baitira eta halako desplazamendu motzetarako herritarrek bizikleten alokairu-sistema erabiltzea ekidin nahi baita. Zerbitzuaren ordutegiari dagokionez, asteko egun guztietan funtzionatzen du (astelehenetik ostiralera 06:00etatik 24:00etara, eta asteburuetan eta jaiegunetan, etenik gabeko ordutegian).
Interesdunek dbizi.eus web gunean izena eman behar dute eta”PBSC” aplikazio mugikorra eskuratu behar dute.