“Enpresa digital eta iraunkorrak bideratzen” izenburupean, enpresen lehiakortasuna garatzeko funtsezko elementuetako batzuk jorratzeko aukera paregabea izango da Foro Industrialaren bigarren edizio hau. Ekitaldian adituen mintzaldiak eta eskualdeko kasu praktikoak uztartuko dira.
Ekonomikoki lehiakorrak diren, gizartean balioa sortzen duten eta ingurumena kontzienteki zaintzen duten enpresa eredua sustatzea da azken helburua. Eta guzti honetarako, digitalizazioa ezinbesteko tresna bihurtu da.
Oraindik izena eman ez baduzu, hemen egin dezakezu: IZEN-EMATEA