EKINTZAILEEI ZUZENDURIKO DIRU LAGUNTZAK

Negozio ideia edo proiektu bat duzu eta formazio baten bidez gehiago landu nahiko zenuke?
Lanbidek, pertsona ekintzaileei zuzenduriko diru laguntzak eskaintzen ditu 3. urtez. Honetarako, Urola Garaiko Mankomunitatea, Sortzen UGGASAko Ekintzailetza zerbitzuaren bitartez, erakunde laguntzaile bihurtu da. 3 hilabetez Sortzen-ek eskainitako tutoretza bat jasoko duzu proiektu edo eta ideia hori lantzeko eta ondoren, baldintzak betetzen badituzu, Lanbidek diru laguntza bat emango dizu.

  • ZERTAN DATZA FORMAZIOAK?
    – Ideia hori garatzeko edo eta proiektua martxan jartzeko tutoretza intentsiboa jasoko duzu.
    – UGGASAk bere baliabideak eta esperientzia eskainiko dizkizu.
    – Astean bitan elkartuko gara, UGGASAk Urretxun dituen instalakuntzetan (Sortzen Enpresagunea: Mugitegi Industrialdea, C bidea, 18. pabiloia).
    – Taldekako formazioa da eta zure ondoan, zure egoera berdintsuan dagoen beste pertsona bat egongo da. Gainera, jendearen ekarpen eta iritziak oso baliagarriak izango zaizkizu.
    – Prozesua aurrea joan ahala, zure ideia eta proiektua garatzen joateaz gain, errealagoa izatea lortuko duzu.
    – Amaitzerakoan:
          a) Baldintzak betetzen badituzu, lanbidek diru laguntza bat emango dizu.
          b) Ideia edo proiektuari dagokion bideragarritasun plana edo eta buruturiko jarduerak jasotzen dituen memoria bat aurkeztu behar da.
  • NOIZ? 2015eko Azaroaren 12tik 2016ko otsailaren 12rarte (astelehen eta ostegunero).

  • ORDUTEGIA? Printzipioz, 9:30etatik 11:30etara (parte hartuko duzuenen artean erabakiko dugu).
  • BI DIRU LAGUNTZA MOTA:
1) EMPRESA IDEIA BAT GARATZEKO LAGUNTZAK: 2) ENPRESA JARDUERA BERRIAK ABIAN JARTZEA SUSTATZEKO LAGUNTZAK:

ZERTARAKO DA DIRU LAGUNTZA?

3 hilabetez, Lanbideko erakunde laguntzaile baten tutoretza eta laguntza jasoko duzu, edozein jarduera-adarretako negozio ideia bat aztertu eta garatzeko.

ZERTARAKO DA DIRU LAGUNTZA?

3 hilabetez, Lanbideko erakunde laguntzaile baten tutoretza eta laguntza jasoko duzu, enpresa edo negozio proiektu bat abian jartzeko beharrezko ekintzak garatzeko.

BALDINTZAK:

1) EAEn erroldatua egitea eta benetako egoitza bertan izatea.
2) Langabea izatea eta Lanbiden lan eskatzaile gisa izena emanda egotea.
3) Aurretik Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan eta Langile Autonomoen Araubide Berezian alta emanda ez egotea.
4) Edozein jarduera adarretako enpresa edo negozio ideia bat izatea.
5) Lanbideren erakunde laguntzaile den erakunderen baten aholkularitza eta laguntza prozesuan sartuta egotea.
6) Diru laguntza berdinaren onuradun ez izana 2013-2014 ekitaldietan.
7) Denbora honetan zehar arduraldi esklusiboan aritzea.
8) Lanbideko erakunde laguntzaileak (UGGASA) ezarritako ekintza guztietara joatea.
9) Helburu berdinerako beste diru laguntzarik ez jasotzea.

 

 

BALDINTZAK:

1) EAE-n erroldatuta egotea eta benetako egoitza bertan izatea.
2) Langabea izatea eta Lanbiden lan eskatzaile gisa izena emanda egotea.
3) Enpresa edo negozio berri bat ezartzeko bideragarritasun plan bat izatea.
4) Lanbideren erakunde laguntzaile den erakunderen baten aholkularitza eta laguntza prozesuan sartuta egotea.
5) Enpresa Jarduerak EAEn izan beharko du egoitza soziala eta fiskala eta lantokiak ere bertan egon beharko du.
6) Diru laguntza berdinaren onuradun ez izana 2013-2014 ekitaldietan.
7) Denbora honetan zehar arduraldi esklusiboan aritzea.
8) Lanbideko erakunde laguntzaileak (UGGASA) ezarritako ekintza guztietara joatea.
9) Formazioa – tutoretza amaitzen denetik 3 hilabeteko epean Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta ematea (bestela diru laguntzaren zati bat galduko duzu)
10) Helburu berdinerako beste diru laguntzarik ez jasotzea.

DIRU LAGUNTZAREN ZENBATEKOA:
1000 € eta emakumezkoa edo eta 18 eta 25 urte bitartean badituzu, %15 gehiago.

DIRU LAGUNTZAREN ZENBATEKOA:
1500 € eta emakumezkoa edo eta 18 eta 25 urte bitartean badituzu, %15 gehiago.

IZENA EMATEKO ETA INFORMAZIO GEHIAGORAKO:

sortzen@uggasa.com / aamenabar@uggasa.com

Telf.: 943725831  (Amaia Amenabar)

The top 1% of the population owned 40% of the nation’s wealth while 1/3 of the population owned virtually nothing a
« »

23 thoughts on “EKINTZAILEEI ZUZENDURIKO DIRU LAGUNTZAK”

Comments are closed.