MAIDER SUDUPE
Maider Sudupe urretxuarrak bere bideari ekin zion iazko irailean UHARA KOMUNIKAZIOA enpresa sortuta. Enpresek edo erakundeek beren komunitatearekin modu egokienean konektatu ahal izateko laguntza eskaitzen du Maiderrek. Marka nortasuna indartzen lagunduko duten marka kontakizunak sortzen ditu…
UNAI HERNANDEZ
Unai Hernandez urretxuarrak bere biderai ekin zion iazko otsailean HERUN enpresa sortuta. Energia eta telefonia aholkularia da eta bere helburua enpresak batez ere, baina baita norbanakoak ere, energia eta telefonia kontuek sor ditzaketen buruhausteez ahaz daitezen lortzea da. “Ni arduratzen naiz hortaz…
AZUL GONZALO
Hamaika aldiz entzun ditugu haien herria betiko utzi eta hiri handian zortea probatzera doazen pertsonen istorioak. Baina istorio batzuk alderantziz gertatzen dira. Azul Gonzalok duela 12 urte utzi zuen bere jaioterria Euskal Herrira bizitzera etorri eta…
HARITZ URIARTE
“Atxabaltako” Haritz Uriartek Urretxun du bizitokia 2014a geroztik, eta bertan garatu du buruan zeukan proiektua Lausoka enpresa sortu duen arte. Zuzeneko soinu lanetan nahiz estudio lanetan dihardu. Musikatik datorkio soinuarekiko harremana. Musikari gisa ondo ezagutzen ditu ofizioaren…
JOANA LOPEZ
Joana erizain-laguntzailea da formazioz, baina wedding planner-a bokazioz. Bere bi lanak uztartzen ditu. “Nik beti egin izan dut lan erizain-laguntzaile gisa ezkondu nintzen arte. “Orduan sortu zen ideia, orduan erabaki nuen hura nire etorkizuna izan zitekeela”. Wedding planner-a izatea nahi nuen, eta lortu dut”…
ELI MARTIN eta ALAINE ELKOROBARRUTIA
Alaine eta Eli legazpiarrak estetikaren zale amorratuak dira. Iazko irailean XALOA estetika zentroa ireki zuten Legazpiko Plazaola kalean. Helburua, arreta profesionala eta bezeroekiko konfiantzazko harreman hurbila uztartuko dituen espazio propioa sortzea izan da. Horretarako, Alaine eta Eli etengabe ari dira eskaintzen…
MAITANE ORMAZABAL
Maitane Ormazabal zumarragarrak eraldaketarako eta bizitza integralerako aholkularitza sortu zuen iazko uztailean. Pertsonei beren nahiak lortzen laguntzen die. Hala egin izan du beti. Orain arte beste bide batzuk erabili ditu. Erizaintza laguntzaile, gizarte integratzaile eta heziketa bereziko…
OIHANA RODRIGUEZ
Oihana Rodriguez legazpiarrak ANEI Haurren Oinetakoak denda ireki zuen iazko apirilean, Kale Nagusiko 13. zenbakian. “Oinetako aproposenak ez ezik prezio eskuragarrienak ere eskeintzen ditut. Izan ere familien gastuan, ehungaiek hartzen dute zatirik handiena, batez ere haurrak badaude…
YOHANA LARRAZA
Yohana Larraza erradiodiagnostikoko teknikaria da formazioz, baina nutrizionista bokazioz. Kirol-elikaduran eta elikadura osasungarrian espezializatuta dago, eta 2019ko martxoan bere ezagutza eta esperientzia partekatzea erabaki zuen, Legazpin elikadura-denda bat irekiz…