SPRI Taldeak eta UGGASAk elkarrekin antolatutako Eusko Jaurlaritzaren 2023 Laguntza Plana ezagutarazteko lan-gosarian elkartu ginen 25 pertsonatik gora.
Laguntza programa hauen bidez, Urola Garaiko enpresek lehen eskutik jaso zuten, bere lehiakortasunean eragina duten arloetako laguntza lerroen berri: eraldaketa digitala, teknologia eta I+G, berrikuntza, industria garapena eta trantsizio ekologikoa, besteak beste.
Etorkizuneko erronkei aurre egiteko indarrean dauden laguntza deialdiak identifikatzeko aukera izateaz gain, solasaldiaren amaierako networking saioari esker, elkarlanerako aukerak eta bidean aurrera egiteko sinergiak identifikatzeko aukera interesgarri ugari sortu ziren.
Mila esker bertaratu zineten hizlari eta enpresa guztiei, eskualdean lankidetza espazio hauei bide emateagatik!