Enpresa zara eta digitaliazioaren arloan pausu bat eman nahi duzu eta ez dakizu nondik hasi? UGGASAK lagunduko dizu bidea egiten…
⇒ ETE Digitala proiektuaren bidez, eraldaketa digitala baliatuta, merkatuko lehiakortasuna hobetzen lagunduko dizugu.
⇒ Digitalizazioa, berrikuntza eta jasangarritasuna uztartuz honako hiru maila hauek lortu ahal izango dituzu:
- Negozioaren kudeaketa estrategikoa eta operatiboa hobetzea.
- Egungo produktu eta zerbitzuen negozio bolumena handitzea.
- Negozio, produktu eta zerbitzu berriak sortzea.
Aipatutako hiru maila horietan aurrera egin nahi baduzu, ETE Digitala proiektuan parte hartzera animatu nahi zaitugu.
Metodologiari dagokionez, enpresari 10-12 ordu inguruko dedikazioa baino ez dio eskatuko, eta aholkularitza-enpresaren laguntza izango du prozesuan. Hala, 4 hilabetetan, enpresak bere beharretara oso egokitutako digitalizazio-plan bat izango du.
Programari urtarrilean zehar emango zaio hasiera eta 2024an egingo da. Informazio gehiago nahi izanez gero kmadina@uggasa.eus helbidera idatzi edo 943 725 929 telefonora deitu (Katia Madina).