FERMIN
GARCHITORENA

BERGARETXE GELTOKIA

Apartamentu turistikoak


K O N T A K T U – D A T U A K

Bergaretxe baserria 8, 20220 Brinkola
Telefonoa: 605 727 655 / 943 559 721
e posta: info@apartamentosbergaretxe.eus

Fermin Garchitorenak, bere bazkide diren Joxe Blas eta Garbiñe Egaña anai-arrebekin batera, Bergaretxe Geltokia sortu zuen 2019ko apirilean Legazpiko Brinkola auzoan. Hasera batean euren bizilekua izan behar zena, apartamentu turistiko multzo bihurtu zuten. “Ikusi genuen bazegoela bide bat hartu zitekeena, turismoari lotuta, eta hortik abiatu ginen. Eta nik uste dut eman dugula, eta erakutsi dugula badela bidexka bat landu daitekeena”. Euren ibilbide profesionalari bukaera lasai bat emateko asmoz ere sortu zuten Bergaretxe Geltokia. “Bezeroek erakutsi digute gure etxearen indarguneak zeintzuk diren. Apartamentuek bakea, lasaitasuna, argitasuna eta intimitatea eskaintzen dutela diote”. Ferminekin hitz egin dugu eta erakutsi digu badutela zer eskaini eta zer erakutsi. Egiten duenarekiko pasioa sentitu ez ezik transmititu ere egiten du.


IKUSI BIDEO ELKARRIZKETA

Eskerrik asko Fermin zuen lanarekin Urola Garaia garatzen laguntzen duzuelako.

 

« »