Industria 4.0 eta industriaren eraldaketa digitala
Industria enpresa txiki eta ertainen lehiakortasuna hobetzeko eta 4.0 Industria eredura hurbiltzea sustatzeko programa. Helburu nagusia enpresa txiki eta ertainak Fabrikazio Aurreratuaren eta 4.0 Industriaren eredua txertatzen joatea da. Horretarako, ibilbide pertsonalizatuak definitzen eta jarraitzen ari gara hobekuntza lehiakorrei ekitea ahalbidetzeko, 4.0 teknologiak eta arlo honetan aurrera egiteko beharrezkoak izan daitezkeen beste batzuk txertatuz.
HELBURUAK
- 2017/2018 deialdian, eskualdeko 22 enpresetara iritsi ginen eta enpresaren lurralde esparruaren lehiakortasunaren karakterizazioa egin genuen 4.0 Industria ereduan oinarrituta. Horretarako, enpresak bisitatu genituen egoera bertatik bertara ezagutzeko. Bisita horietan, enpresak 4.0 Industria ereduari heltzeko zituen behar nagusien diagnostikoa, bereziki, pertsonen, teknologiaren, aliantzen eta profil berritzaileen esparruan egin genuen.
- 2018/2019 deialdian, 4 enpresetan proiektuak martxan jarri ditugu baldintza tekonologiko eta ez teknologikoak garatuz.
- Oraingo hirugarren faserako, 2019-2020 urteetan, aurreko ekitaldian bultzatutako proiektuen jarraipenarekin batera, berrikuntza hobetzeko interesa duten enpresak berriak identifikatu eta bere jardueran sartzea, haien negozio prozesuak hobetuz izango da helburu; bereziki, 4.0 Industriaren ereduaren azpian dauden teknologiak sartzeari lotutakoak
PARTE-HARTZAILEAK
» Urola Garaiko Enpresak
» UGLE
» UGGASA
EPEA
» 2017ko Iraila – 2020 Urria
KONTAKTUA
Iosune Telleria | itelleria@uggasa.eus
FINANTZAZIOA
» GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA – Sustapen Ekonomikoko Departamentua.
Lerro Estrategikoa (LEUG 2018-2021)
LE 01.3. Enpresen eraldaketa digitala eta Industria 4.0-rantz transizioa.