Menpekotasuna duten pertsonei etxean gizarte eta osasun arreta eskaintzeko ziurtagiri profesionala

Menpekotasuna duten pertsonei etxean gizarte eta osasun arreta eskaintzeko ziurtagiri profesionala

Urola Garaian menpekotasuna duten pertsonen zaintza eremua egonkortu nahian, etxez etxeko langileen kualifikazio maila neurtu eta sustatzeko lege berriak ezarri dira azken urte hauetan. Ondorioz, eremu honetan lanean dabiltzan langileek bere lanpostuei eutsi ahal izateko, gutxienezko kualifikazio bat lortzea derrigortuak ikusi dira.

Emakumearen irudia garrantzia hartzen du ere, portzentai oso altu batean beraiek bait dira zaintzaile lanetan aritzen direnak. Beharrezkotzat jotzen da, formakuntza eskaintzak kolektibo zehatz honen egoeretara egokitzea, beraien lanpostuei eutsi izateko zailtasunak txikiagotu daitezen.

HELBURUAK

  1. Etxez etxeko zaintzaileak beraien lanpostuari eutsi eta lan baldintzen hobekuntza lortu ahal izateko, derrigorrezkoa duten Ziurtagiri Profesionala eskuratu.
  2. Langabezian dauden emakumeei, etxez etxeko zaintzarekin erlazionaturiko lan merkatura txertatu ahal izateko aukera eskaini.
  3. Emakumeen garapen pertsonala, ezagutza teoriko-teknikoen gehikuntzaren emaitza.
  4. Lan baldintzen hobekuntzarako edo lana bilaketa prozesuan laguntza eta orientazioa.
  5. Helburu profesionalaren identifikazioan laguntza, aldaketarako jarrerak indartuz eta helburu berrietara motibatuz.
  6. Zaintzaile lanpostuetan dauden emakumeen ahalduntzea, autoezagutza, autoestima eta gaitasun pertsonalak indartuz.

PARTE-HARTZAILEAK

» Formakuntza: Urola Garaiko Gurutze Gorria

» Etxez etxeko zaintza arloan lanean dauden 15 emakume.

» UGGASA

EPEA

» 2018ko iraila – 2019ko iraila

KONTAKTUA

Rocio Curiel | rcuriel@uggasa.eus

FINANTZAZIOA

» LANBIDE, EUSKAL ENPLEGU ZERBITZUA – Enpleguko eta gizarte politiketako saila

Lerro Estrategikoa (LEUG 2018-2021)
LE 03.3. Lanposturako formakuntza sistemak sendotu