Horrela, ekonomia sozialaren kultura eskualdean sustatzeko, Irailaren 27an, UGKoop programari emango zaio hasiera. Programa hau, UGGASA eta Biziola-ren arteko elkarlanari esker gauzatuko da eta jarduera ekonomiko edo talde-proiektuak bultzatuko dira.
UGKoop-ek bi helburu nagusi nagusi ditu: Alde batetik, egitasmo berriak martxan jarri nahi dituzten herritar edo norbanakoei formazioa ematea eta ideiak lankidetzazko proiektu batean garatzen laguntzea. Bestalde, dagoeneko jarduera bat burutzen duten elkarte edo taldeei, beraien jarduera hobetzeko eta profesionalizatzeko formazioa eta babesa ematea.
Guzti honetarako, ekonomia sozial eraldatzaileaz baliatuko gara (KoopFabrika-ren metodologia erabilita): proiektuei forma emateaz eta profesionalizatzeaz gain, eskualdeari eta bertako biztanleri eta komunitateari ekarpen bat egiten dioten proiektuak sortzen saiatuko gara, honela, tokiko garapena sustatuz.
Egitasmoari hasiera emateko, 5 tailer (teoriko – praktiko) antolatu dira.
- Irailak 27: Ekonomia Sozial Eraldatzailea eta kooperatibismoaren oinarriak
- Urriak 11: Tokiko garapen eraldatzailea, lurralde bizigarriak sortzeko bidea
- Urriak 25: Harremanak, sare komunitateak eta marketin komunitarioa
- Azaroak 8: Talde kudeaketa eta antolaketa parte hartzaile, inklusibo eta demokratikorako tresnak
- Azaroak 22: Bizigarritasuna eta bideragarritasuna ekimen kooperatibo eta komunitarioetan
Izen-ematea saio bakoitzeko egingo da, beraz, guztietan edo soilik intereseko saioetan parte-hartu daiteke. Izena ematea beharrezkoa da: Eman izena hemen
Saioak Sortzen Enpresagunea-n (Mugitegi Poligonoa, 18º Pab.; Urretxu) izango dira arratsaldeko 16:00-etatik 19:30etara .
Informazio gehiago behar izanez gero, idatzi aamenabar@uggasa.eus edo deitu 943 72 58 31 telefonora.