ETEak digitalizatzeko programa: Urola Garaia DIGITALA
Joan den urtean bezala, UGGASAk UG DIGITALA izeneko programa abiarazi du, digitalizazioaren palanka merkatuan lehiakortasuna hobetzeko baliatu nahi duten enpresak eraldatzeko.
Programa Urola Garaiko enpresei zuzenduta dago, enpresaren egungo egoera barne-prozesuen eta/edo bezeroen ikuspegitik aztertzeko, digitalizazioak eragina izan dezakeen erronka estrategikoak identifikatzeko eta identifikatutako aukeretan aurrera egitea ahalbidetuko duen ibilbide-orri espezifiko bat ezartzeko interesa dutenei. Hori guztia talde-lana sustatzen duen eta industria-sektorean zein zerbitzuetan dauden kasu arrakastatsuak aprobetxatzen dituen metodologia baten bidez.
GFAko Berrikuntza Sailak %100ean finantzatzen du UG Digitala, eta, horretarako, esperientzia praktikoa izan duen aditu talde bat dugu, soluzioak diseinatzen eta enpresei eraldaketa digitalean laguntzen urteetako eskarmentua duena.
Metodologiaren diseinatuta dago 4 hilabetetan enpresak bere beharretara guztiz egokitutako Digitalizazio Plan bat izateko, enpresaren gutxi gorabehera 10-12 orduko dedikazioaz eta aholkularitza-enpresak oso lan fokalizatua eginez:
(1) Enpresa bakoitzaren egungo heldutasun-maila diagnostikatzea.
(2) Negozioa hobetzeko aukerak identifikatzea, nagusia lehenetsiz.
(3) Taldean lan egitea, hobetzeko aukera nagusia aprobetxatzea ahalbidetuko duen ekintza-plan bat sortzeko.
Programa martxan jartzeko bilera abenduan zehar egingo da, eta 2023an zehar garatu. Interesa duten enpresek informazio gehiago lor dezakete kmadina@uggasa.eus helbidera idatziz edo 943.725.929 telefonora deituz (Katia Madina).