Garaituz proiektua, helburua egoera zaurgarrian dauden Gipuzkoako enpresei lehiakortasuna hobetzen laguntzea da. Ekimen hau, Gipuzkoako enpresa-sarea arrazoi desberdinagatik , belaunaldi- aldaketa eza, salmenten konzentrazio handia bezero gutxitan, zor astunak, itzulera negatiboa eta abar egoera zaurgarrian dagoela ikustean jaio da
Horrela, Foru Aldundiak proiektu honen bidez, ahultasun handiko baina bideragarriak diren 100 ETE hautatu eta beraien lehiakortasuna hobetzen lagunduko dien ekintza plan diseinatuko die. Proiektu honetan interesatuak dauden enpresei, dohaineko diagnosi bat egingo zaie eta kasu batzuetan bere ahuleziak konpontzen lagunduko dion ekintza plan batekin joango da. Banakako ekintza planetik kanpo geratzen diren aztertutako enpresentzako (bideragarriak ez direlako) gomendio orokorrekin plan bat jasoko dute
10 eta 50 langile artean fabrikazio industria enpresek lehentasuna izango dute. Parte hartzen interesatuak dauden enpresak, UGGASA-rekin harremanetan jarri beharko dira 943 72 54 06 telefonoan edo postaz itelleria@uggasa.com helbidera idatziz . 100 diagnostiko horien ondorioekin Foru Aldundiak 2015 urterako laguntza dekretuak diseinatuko ditu.