Gipuzkoako Foru Aldundiaren Elkar-ekin Lanean estrategiaren baitan, UGGASAk harategi eta urdaitegi saltzaile ofizioan trebatzeko ikastaroa abiarazi du.Programa hau 2025eko urtarrila eta apirila bitartean izango da, eta parte-hartzaileak haragi-produktuen manipulazioan, prestaketan eta salmentan trebatzeko diseinatuta dago, harategi-urdaitegiaren sektorean lan egiteko prestatuz.