Urriaren 7an hasi eta abendua bitartean gauzatu zen UGGASAk bideratutako Urola Garaiko HAZILAN programaren V. edizioa. Hezkuntza Coachingari buruzko formakuntza jaso zuten parte hartzaileek eta ikastetxeetan nahiz gizarte egoitzetan 200 orduko praktikak burutzeko aukera izan dute.
Hezkuntza, pedagogia, psikologia nahiz gizarte lanetan goi mailako ikasketak dituzten profesional langabetuei zuzendutako formakuntza zikloa izan zen, eta ikasketak osatzeko eta coachingaren inguruko ezagutza eta herramintak erdiesteko aukera izan zuten.
Urria eta Azaroa bitartean parte hartzaileek beste hainbat gaitasunen artean eta JARIO Consulting enpresaren eskutik, pertsonen garapenean hezitzaileak duen eginkizunaz, pertsona bakoitzaren ikasketa prozesu ezberdinez, adimen eta erregulazio emozionalaz nahiz lorpen eta gatazken kudeaketaz egin zuten lanketa. Aurrez, gaitasun transbertsalak lantzeko eta merkatuan txertatzeko baliabideak lortzeko orientazio eta talde formakuntza fase bat ere egin zuten.
Parte hartzaileek, 200 orduak gaindituko zituzten formakuntza saioak UGLEn eta SORTZEN ENPRESAGUNEAn egin zituzten hurrenez hurren. Ondoren, ikastetxe nahiz gizarte egoitzetan burutu dute praktikaldia. Parte hartzeko hautaketa prozesua izen emate ordenaren araberakoa izan zen.
Ekintza hau HAZILAN proiektuaren baitan egin da Euskal Herriko 2014-2020 Programa Operatiboaren bidez. Proiektu honen finantziaziorako funtsen %50, EGIF-ek, Europako Gizarte Funtsak, eman du eta GARAPENek (Garapen Agentzien Euskal Elkartea) koordinatzen du.
HAZILAN proiektua, laneratzeko aukerak eta bideak hobetzea bilatzen duen ekintza plana da, gaitasunak indartuz eta landuz esperientzian oinarritutako ikasketa prozesua, alegia.
Halako ekimenekin bat eginda, UGGASAk, Urola Garaia garatzeko bere konpromisoan, enpresa, aditu eta herritarren arteko elkarlana bultzatu nahi du, lana bilatzeko bide berriak sortuz eta garatuz.