UGGASA Hazilan + programarekin itzuliko da, martxoan jarriko da martxan eta langabezian dauden eta erdi-mailako edo goi-mailako ikasketak dituzten pertsonei zuzenduta dago, lana bilatzen laguntzeko helburuarekin.
UGGASAk koordinatuta, martxotik aurrera Hazilan + programa jarriko da martxan, eta hainbat fasetan garatuko da:
- Aktibatu: Coaching teknika erabiliz, laneratzeko, hautaketa-prozesuetarako eta lan-elkarrizketetarako beharrezkoak diren gaitasun pertsonalak eta profesionalak landuko dira (talde-saioetan, 80 ordu).
- Zeharkako prestakuntza: hobetu zure marka pertsonala = ezagutu tresna digitalak lana bilatzeko eta sortu zure CV eraginkorra. (20 ordu)
- Osatu: parte hartzaile bakoitzaren profilera egokitutako praktika ordainduak inguruko enpresetan.
Hazilan+ programaren helburua enplegagarritasuna hobetzea eta laneratzea errazteko baliabide pertsonalak indartzea da.
Izena emateko edo informazio gehiagorako, rcuriel@uggasa.eus edo 943 25 00 98 telefonora deitu.