Innobasquek, Spri Taldeak eta Eusko Jaurlaritzak Hazinnova programa bultzatu dute. Hazinnova ETEei zuzendutako doako aholkularitza-zerbitzua da, berrikuntza-mikroproiektuak modu praktiko, azkarrean –gehienez hiru hilabeteko epean– eta errazean gauzatu ahal izateko.Proiektuen inplementazioan aholkulariek lagunduko dute, doako aholkularitza espezializatuko 50 orduren bidez, arlo hauetakoren batean hobetzeko:
- Enpresaren errentagarritasuna hobetzea
- Prozesuen eraginkortasuna optimizatzea
- Gastuak eta entrega-epeak murriztea
- Erakundeko pertsonak motibatzea
- Merkatu-kuotak handitzea
- Bezeroen segmentu berriak aztertzea
- Jabetza industriala babestea
- Produktu edo zerbitzu berriak diseinatzea
- Behar teknologikoak definitzea
Urola Garaian, UGGASA izango da prozesu osoan ETEei lagunduko dien bitartekaria.
ENPRESA ONURADUNAK:
Euskadin kokatutako 5 pertsonako edo gehiagoko plantillak dituzten enpresentzat da, industria-jarduerak, industriarekin lotutako zerbitzuak, informazioaren eta komunikazioen gizartea, logistika eta handizkako merkataritza garatzen dituztenentzat.
IZENA EMATEA
2023ko programan aurkezteko azken eguna urriaren 26a da
GEHIAGO JAKITEKO
kmadina@uggasa.eus
616 97 11 52
943 72 54 06