Hondakinak prebenitzeko Europako astea

Urtero bezala, Urola Garaiak bat egin nahi izan du Hondakinak Prebenitzeko Europako astearekin.

Azaroaren 16tik,24 ra ospatzen den kanpaina, gure eskualdean 27ra luzatuko daaurtenbi helburu nagusirekin:

  1. Herritarrak birziklatzen jarraitu behar dugula gogoraraztea, eta denon artean egitea lortu duguna eskertzea.

Horretarako, duela urte batzuetanegindako kanpainari keinu eginez, Aste honetan kiloak galdu zioen leloari jarraiki,Kiloak galtzen jarraitzen dugu” lelopean Urola Garaiko lau herrietan dauden edukiontziak izango dira protagonistak. Sare sozialen bidezazaroaren 16an hasi etahilaren 27 bitarte zabalduko direnmarrazki animatuek, hondakin mota bakoitzaren inguruan mezu laburrak izango dituztemurrizketaeta birziklapena bultzatzeko.

  1. Elikagaien xahuketamurriztekoideiak: Elikagaien xahuketa saihestu, eta zapore berriez gozatu”

UGGASAk, Urola Garaia osatzen duten lau udalek eta bertako merkataritzako bulego tekniko eta elkarteek, elikagaiak saltzen diren dendetan zozketa berezia antolatu dute bezeroen artean elikagaien xahuketa murrizten laguntzeko.

Zozketan parte hartzeko, elikagai-dendetako merkatariek beren bezeroen artean banatuko dituzte txartelak, eta horietan adierazi beharko da eskaintzen diren lau aholkuetatik zein erabiltzen dugun xahutzea saihesteko. Hilaren 28ko zozketa hilaren 29an jakinaraziko da.

Amaia Díaz de Monasterioguren dietista nutrizionistak hilabetean zehar aholkularitza pertsonalizatua eta 4 saio egingo ditu udalerri bakoitzean. Aholkularitza hori izango da, asteko menuak planifikatzen laguntzea, hozkailua antolatzeko aholkuak ematea eta soberakinak aprobetxatzeko errezetak erakustea,besteak beste.

Ez galdu aukera eta gerturatugure herrietako komertzioetara, saria izango duzu gainera!

« »