Ideia edo proiektu bat duzu eta garatzeko edo martxan jartzeko laguntza behar duzu? Zazpigarren urtez, Urola Garaiko Udal Elkartea, UGGASA-ko Urola Garaia Sortzen ekintzailetza zerbitzuaren bitartez, Lanbideko erakunde laguntzaile bihurtu da. Ekintzaileei laguntzeko Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko 2019ko deialdian jasotako diru laguntzen baitan, tutoretzak eskainiko ditu, proiektu edo ideia bat garatzeko.
Zertan datza?Parte hartzaileak astero elkartuko dira UGGASA-ko instalakuntzetan. Ondoan, egoera berdintsuan dagoen beste pertsona bat izango dute, UGGASA-k dituen baliabide eta esperientzia eskainiko die eta prozesua aurrera joan ahala, ideia edo proiektua garatzen joateaz gain, errealagoa izatea lortuko dute, tutoretzan zehar, Bideragarritasun Plana eta proiektua martxan jartzea landuko direlako.
Prozesu honek norberaren negozio ideia borobiltzen eta zehazten lagunduko die eta taldekako formazioa den heinean, jendearen ekarpenak eta iritziak oso baliagarriak izango zaizkie eta UGGASA-ren aholkularitza izango dute uneoro.
Iraupena:3 hilabete. Otsailaren 19an hasiko da eta maiatzaren 18an amaituko da.
Bi diru-laguntza mota:
- Enpresa IDEIA bat garatzeko laguntzak: parte hartzen duten pertsonek duten ideia Bideragarritasun Plan batean gauzatuko dute.
- Enpresa jarduera berriak ABIAN JARTZEA sustatzeko laguntzak: parte hartzen duten pertsonek, jarduera abian jartzeko prozesuan zehar behar duten aholkularitza eta babesa jasoko dute.
BALDINTZAK (bi kasuetan):
- EAEn erroldatuta
- Langabezian eta Lanbiden izena emanda egotea (Langabeak kontsideratuko dira lanaldi partzialeko kontratuarekin eta %30eko edo hortik beherako lanaldiarekin ari denean)
- Aurreko urtean altan emanda ez egotea EJZ-n ezta autonomotan ere
- Aholkularitza prozesu batean parte hartzea (Kasu honetan UGGASA-k emango du), esklusiboki horretara dedikatzea eta saio guztietara joatea
- Aurreko deialdietan diru laguntza hauen onuradun ez izatea
- Helburu bererako beste diru laguntzarik ez jasotzea
BESTE BALDINTZA BATZUK
- IDEIA:
- Negozio ideia bat izatea
- ABIAN JARTZEA:
- Urola Garaiko Udal Elkarteak balioztaturiko bideragarritasun plan bat izatea
- JEZ-n alta ematea, gehienez ere 3 hilabeteko epean, prozesua amaitzen denetik
- Enpresaren jarduera EAE-n altan ematea
Diru laguntzen zenbatekoa:
- IDEIA: 1.000 € (emakumezkoak + 15%, 18-30 urte bitartekoak +15%)
- ABIAN JARTZEA: 1.500 € (emakumezkoak + 15%, 18-30 urte bitartekoak+15%)
7º edizio honetan, 22 diru laguntza ditugu (12 ideia lantzeko eta 10 abian jartzeko prozesurako). Banatzeko, ondorengoak lehenetsiko dira:
- Gutxienez %40 emakumezkoak
- 30 urte baino gutxiagoko pertsonak
- 45 urte baino gehiagoko pertsonak
- DSBE-a jasotzen duten titularrak edo onuradunak.
- Besteak
Parte hartzeko, otsailak 17ko 14:00ak baino lehenago ondorengo dokumentazioa aurkeztu beharko da UGGASA-ko bulegoan (Patrizio Etxeberria, 3-solairuartea, Legazpi):
- NAN
- Errolda ziurtagiria
- Lan bizitzari buruzko txosten eguneratua
- Foru Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko zorrik ez duela egiaztatzen duten ziurtagiriak.
Informazioa: 943725831/aamenabar@uggasa.eus(Amaia Amenabar Amilibia)