Zure enpresako datuen segurtasunak kezkatzen zaitu? Zure gailuak eta sareak mehatxuetatik babestu nahi dituzu? Ez galdu zibersegurtasunari buruzko gure 3 ikaskuntza-saioak. Saio hauek datuak seguru mantentzeko ezagutza praktikoak eta funtsezko tresnak emateko diseinatuta daude.
Zibersegurtasuna inoiz baino garrantzitsuagoa bihurtu da. Mehatxu digitalak etengabe ari dira eboluzionatzen, eta enpresek prest egon behar dute beren datuak, sistemak eta izen-ona babesteko. Horregatik, Urola Garaiko enpresentzat diseinatutako gure hiru prestakuntza-saioetan parte hartzera gonbidatzen zaitugu.
Horretarako, ZIUR, Gipuzkoako Zibersegurtasun Industrialeko Zentroaren laguntza izango dugu, industria-enpresei zibererasoen aurrean beren babesa eta produktu edo zerbitzuena indartzen laguntzeko.
Saioen xehetasunak:
1. Apirilak 17: Zibersegurtasuneko jardunbide egokiak ETEentzat
Nire enpresaren zibersegurtasunari buruzko jardunbide egokien dekalogoa
2. Maiatzak 22: Nola egin aurre Phising-ari nire enpresan
Estrategiak, sentsibilizaziorako gomendioak eta prebentzio neurriak.
3. Ekainak 19: Ziber-gertakarien aurrean erantzuten eraginkorrak izateko gomendioak
Ziberintzidenteen aurrean erantzuteko barne-protokolo bat zehaztuta izatearen garrantzia
Parte hartzearen onurak:
- Zibersegurtasunaren arloko adituengandik ikasiko duzu.
- Zure datuak eta gailuak babesteko aholku praktikoak lortuko dituzu.
- Espezialistei galderak egiteko eta eztabaidetan parte hartzeko aukera izango duzu.
Ez galdu zibersegurtasunaren inguruko trebetasunak indartzeko aukera hau! Eman izena gaur bertan eta partekatu albiste hau zure enpresako lankideekin!
Informazioa osatzeko, kmadina@uggasa.eus edota 943 725 929 telefonora deituz (Katia Madina).