Urtarrilaren 11n, Inaziotar Bideko Udalen Elkartea eratzeko ekitaldia egin zen Montserraten, Jon Luqui Urretxuko alkate eta UGGASAko lehendakariaren partaidetzarekin.
Inaziotar Bidea osatzen duten ia 90 udalerrietatik, 60 udalerrik eratu dute elkartearekiko atxikimendua. Horien artean daude Legazpi, Urretxu eta Zumarraga, aurrez aurre eta telematikoki ordezkatuta egon zirenak.
Elkartearen helburu nagusia, Loyola eta Manresa lotzen dituen Inaziotar Bidea osatzen duten udalerrien baliabide turistiko eta ondarezkoak modu koordinatuan bultzatzea da.
Zuzendaritza batzordeko buru, behin-behinean, Marc Aloy Guàrdia Manresako alkatea izango da. Halaber, kudeaketa-organo berri honetako bokal izendatu dituzte Mikel Serrano Aperribay, Zumarragako alkatea, eta Jon Luqui Albisua, Urretxuko alkatea.