“IndustrIA” aurkezpen saioa: Adimen Artifizial Sortzailea Enpresa Industrialean

Datorren apirilak 11, osteguna, 09:00tik 10:00etara jardunaldi informatibo bat antolatu dugu IRAURGI Berritzen, GOIEKI eta UGGASA agentziek, online formatoan, ondorengo gaiaren inguruan: IndustrIA, Adimen Artifizial Sortzailean espezializatutako eta Industria Enpresei zuzendutako programa.

Adimen Artifizial Sortzailea erabiltzeko trebetasunak garatzea arrakastarako faktore kritiko berria bihurtu da gero eta lehiakorragoa, aldakorragoa eta globalagoa den testuinguru batean errentagarri izaten jarraitu nahi duten industria-enpresentzat.

Hori horrela izanik, ekitaldi honen helburua Adimen Artifizial Sortzailearen baitan  brainandcode.techDigiTalentu eta ADI Revolutionen eskutik martxan jarri duten programaren bigarren edizioaren nondik norakoen berri ematea da. Edizio honek apirilak 18tik uztailak 28ra arte iraungo du.

Enpresa interesatuak izena eman beharko du hemen:  IZEN-EMATEA

Programa:

09:00- 9:15- Adimen Artifizial Sortzailea enpresa industrialean:

  • Zer da Adimen Artifizial Sortzailea
  • Nondik gatoz?
  • Non gaude?
  • Nora goaz?

09:15-09:45- IndustrIA Programaren aurkezpena:

  • Zergatik programa espezializatu bat?
  • Zein da formakuntza metodologia eta irakasleen profila?

  09:45-10:00- Partehartzaileen galderak

« »