‘Asteazken Kooperatiboak’ ekimenetan lehena hurrengo asteazkenean, urtarrilak 25, egingo da 18:00tatik 19:30tara Zumarragako Zelai Arizti kultur-etxeko 2.solairuan, gaia ‘Kultura begirada Kooperatibotik’ izango da. Hiru proiektu interesgarriren parte hartzea izango du saio honek:
Kulturaz
Kulturaz Azpeitin Kultura osotasunean sustatzeko kooperatiba herritarra da. Kultur ikusgarritasuna, sormena eta transmisioa lantzen dituzte, besteak beste, 3 guneren kudeaketaren bitartez: Sanagustin kulturgunea, Soreasu Antzokia eta Dinamoa sormen gunea.
Katakrak
Iruñeko liburu-denda da Katakrak, baita kantina, argitaletxea, ekitaldien aretoa, kolektiboentzako topalekua, saretutako proiektua… 16 laguneko asanblada batekin aurrera egiten duen kooperatiba bat da, autolana eta militantziaren arteko bizimodua.
Aiaraldea
Aiaraldea Ekintzen Faktoria, bereziki, eskualdean komunikazioa eta euskararen lantzeko helburuz sortutako kooperatiba da, herritarrei eta kolektibitateari eragiten dieten esparru guztietan euskaraz egituratuko diren proiektu eraldatzaile berriak sustatzeko.
Datozen ASTEAZKEN KOOPERATIBOAK:
- Otsailak 22: Elikadura burujabetzarantz logika kooperatibotik
- Martxoak 22: Basoen kudeaketa ikuspegi kooperatibotik
- Apirilak 26: Merkataritza txikia begirada kooperatibotik: transmisiorako bide bat
- Maiatzaren 24: Urola Garaiko Ekonomia Sozialeko enpresen topaketa
GEHIAGO JAKITEKO
aamenabar@uggasa.eus
943 72 58 31