Ekintzailetza. Urola Garaia Sortzen

SORTZEN Enpresagunea

Behin enpresa martxan jarrita, eta baldintzak betetzen badira, UGGASAk ekintzaileen eskura jartzen duen bulego eta zerbitzu ezberdinez osaturiko espazioa da. Urteko 365 egunetan eta kostu txikiko alokairu baten truke, euren jarduera bulego bateko erosotasun eta zerbitzu guztiekin gauzatu dezakete horrela, UGGASA-ren babes bereziarekin.

Sortzen enpresaguneak bi aukera eskaintzen ditu:

SORTZEN COWORK

Lanerako espazio partekatua da. Bertan lankidetza-espiritua sustatuz coworkerrek ideiak truka ditzakete. Egoera ezin hobea da sinergiak sortzeko eta hazkunde profesionalean babesa sentiarazteko.

SORTZEN INKUBATEGIA

Eskualdeari balio soziala eta ekonomikoa eskaini eta enpresei zerbitzua eskaintzen dieten enpresa berritzaileei zuzenduriko banakako bulegoak dira. Sortu eta lehen bi urteetan bertan egoteko aukera dute eta helburua, proiektu horien merkaturatzea arrakastatsuagoa izatea da.