Ekintzailetza. Urola Garaia Sortzen

UG KOOP

UGGASA-k, Biziola Kooperatibarekin eta Gipuzkoako Foru Aldundia-rekin elkarlanean, UG Koop proiektua jarri du martxan. UG Koop ekimenaren helburua, gure eskualdean Ekintzailetza Sozial Kooperatiboa eta ekosistema kooperatiboak sustatzea da eta horretarako, alor ezberdinei zuzenduriko saioak antolatuko dira.

Ekintzailetza arloan ekonomia sozial eta kooperatiboaren balioa sustatu nahi da ditugun erronka ezberdinei erantzuteko. Azken urteetako krisialdiek  agerian utzi dute inoiz baino garrantzitsuagoa dela ditugun beharrei modu komunitarioan eta kooperatiboan erantzutea. KOOP garaia da beraz!!

Bi arlo ezberdinetan ekingo diogu bide horri. Batetik, Urola Garaiko Kooperatiben arteko elkar ezagutza eta lankidetza bultzatuko dugu eta bestetik, herritarren interesa piztu dezaketen beste eskualde batzuetako alor ezberdinetan lan egiten duten proiektuak ezagutzeko aukera izango dugu. Hala nola, lanbide heziketara bideratutakoak, kulturgintzaren ingurukoak, elikadurarekin zerikusia dutenak, komertzio txikien ingurukoak eta basogintza.

 

 

Ekintzailetza Sozial Kooperatiboaz UGLEn

Proiektuari hasiera emateko, lehen saioa, 2022ko abenduan izan zen Urola Garaiko Lanbide Eskolan. Goi mailako ikasleei zuzenduriko saioa izan zen, izan ere, hauek etorkizuneko langile eta ekintzaile kontsideratzen dira eta hortaz, zeresana dute eskualdeko tokiko garapenean.

 

 

Eta 2023an, “ASTEAZKEN KOOPERATIBOAK” antolatu ditugu:

 

  • Urtarrilak 25: Kultura begirada Kooperatibotik. Ikusi.
  • Otsailak 22: Elikadura burujabetzarantz logika kooperatibotik
  • Martxoak 22: Basoen kudeaketa ikuspegi kooperatibotik
  • Apirilak 26: Merkataritza txikia begirada kooperatibotik: transmisiorako bide bat
  • Maiatzaren 24: Urola Garaiko Ekonomia Sozialeko enpresen topaketa