Ari gara, pixkana-pixkana, gure eskualdean Ekintzailetza Sozial Kooperatiboa eta ekosistema kooperatiboak sustatzeko prozesuan aurrera egiten, UG Koop, UGGASA-k, Biziola Kooperatibarekin eta Gipuzkoako Foru Aldundia-rekin elkarlanean
Herritarren interesa piztu dezaketen alor ezberdinetako proiektuak ezagutzeko hilean behin ASTEAZKEN KOOPERATIBOAK antolatu dira. Lehen saio moduan, urtarrilean, kulturan jarri genuen begirada. Bigarrenean berriz, otsailean, elikadura burujabetza izan genuen hizpide. Martxoan basogintzaren inguruan aritu ginen, ikuspegi kooperatibotik, beti ere.
Apirilean, berriz, merkataritzari buruzko saioa antolatu dugu. Saio hau datorren Apirilaren 26an egingo dugu, asteazkena, 18:00tatik 19:30etara Legazpiko kultur etxean, ‘Merkataritza txikia begirada kooperatibotik’ izenburupean.
Saioan 3 kooperatiben esperientzia ezagutzeko aukera izango dugu:
- ITSASONDO KOOP janari denda (https://www.itsasondo.eus/node/99)
- BAKAIKUARROK HERRI KOOPERATIBA (https://www.youtube.com/watch?v=6_9_ciQEtQs)
- IGELDOKO KOOPERATIBA (https://iko.eus/)
Haien ahotan ezagutuko dugu zein beharri erantzunez, zertarako eta nola jarri dituzten martxan euren proiektuak. Beraz, animatu eta etorri UG Koop-ek antolatutako saio honetan bertatik bertara elkarrekin ikasi eta hausnartzera!!
GEHIAGO JAKITEKO
aamenabar@uggasa.eus
943 72 58 31