Lan bila zabiltza?
Zertan lagun zaitzake UGGASAk?
-Lana bilatzeko teknika, baliabide eta estrategia diseinatzen
-UGGASAko lan poltsan izena ematen
-LANBIDEko formazio saioei buruzko informazioa ezagutzen nahiz datuak eguneratzen
-Lan merkatuak dauzkan behar berrietara egokitzeko beharrezko profil profesionala definitzen
-Helburu profesional bat finkatu eta erabaki egokiak hartzen
-Curriculum egokia sortzen
-Eskaintzak bilatzen
-Lana bilatzeko beste modu batzuk ere ezagutzen
-Baliabide eta gaitasun pertsonalak identifikatzeko, hauek indartzeko eta egoki azaleratzeko tresnak eskuratzen
Izan ere, lan merkatua asko aldatu da:
-Lan eskaintzak gutxitu egin dira
-Profil profesionalak aldatu egin dira
-Enpresek hautagaiak aukeratzeko moduak aldatu egin dituzte
-Trebetasun eta gaitasun pertsonal ezberdinak izateko beharra areagotu egin da
UGGASAk arreta pertsonalizatua eskeiniko dizu eta lan bilaketaren prozesuan bidelagun izango duzu.
GEHIAGO JAKITEKO
vripa@uggasa.eus
rcuriel@uggasa.eus
943 25 00 98