HAZILAN 8. edizioa Konpetentzia digitalak

HAZILAN VIII formakuntza + praktikak

HAZILAN Urola Garaia 8. edizioak konpetentzia digitalak landuko ditu. Urriaren 18an hasiko da eta abenduakren 22ra arte gauzatuko da. (Astebete atzeratu da).

Zergatik da garrantzitsua gaitasun digitalak garatzea?

Gaur egungo aurrerapen teknologikoei etekina ateratzeko gaitzea eta ahalduntzea beharrezkoa delako.

Izan ere, lan merkatuan behar berriak sortuko dira, gehienak teknologia aurreratuekin zerikusia izango dutenak. Trebetasun digitalen espektro zabal bati esker, proiekzio profesionala indartzea eta lan-munduan enplegagarritasuna hobetzea lortuko dugu.

HAZILAN Urola Garaiak 8. edizio honetan konpetentzia digitalak landuko ditu eta aukera emango du:

  • Baliabide teknologikoen erabilera optimoari buruzko ezagutzak hastea edo zabaltzea.
  • Teknologiekiko eta baliabide teknologikoekiko jarrera aktiboak, kritikoak eta errealistak eraikitzea.
  • Mundu digitalean “Egiten eta izaten jakitea”.

 

Unescoren arabera, “gaitasun digitalak gailu digitalen, komunikazioaren aplikazioen eta sareen erabilera errazten duten trebetasun multzo bat dira, informazioa eskuratzeko eta horiek hobeto kudeatzeko”. Horrek esan nahi du tresna teknologikoak erabiltzen ikasteaz gain, beste trebetasun batzuk ere badirela, hala nola erabilera arduratsua, komunikazioa, berrikuntza eta sorkuntza.

Digitalki gai izateko, bost arlo nagusiren inguruan antolatutako ezagutzak, trebetasunak eta jarrerak garatu behar dira:

 

 

Facebooken kontu bat izateak edo hainbat programa ezagutzeak eta erabiltzeak ez du esan nahi gaitasun digitalak baditugunik.

Gaitasun digitalak izateak, tresna digitalak erabiliz, komunikatzen eta beste batzuekin lankidetzan jarduten jakitea dakar; Interneten inguruan dugun datu-multzoaren artean informazio garrantzitsuena bilatzeko eta iragazteko gaitasuna izatea; eduki propioa sortuz Interneten aktiboki parte hartzea. Gaitasun digitalak edukitzea zure gailuak, aplikazioak edo edukiak eraginkortasunez nola babestu jakitea da, informazio garrantzitsua behar ez duenarentzat eskuragarri egon ez dadin, adibidez; edo eta, arazoak konpontzearekin lotutako trebetasunak izatea.

Kontua ez baita teknologiarekin trebea izatea, baizik eta teknologiarekin konpetentea izatea.