Garapen Jasangarria

Altzifrea

Altzifrea (Cupressus sempervirens L.)

Zerekin lotzen duzu zuhaitz hau? Ziur aski, zure herriko hilerrira joanez gero, horietako bat baino gehiago aurkituko duzu, baita ilaratan ere, kanposantuaren mugak edo kaleak inguratuz, zuzenak eta beti berdeak, latinezko izenak adierazten duen bezala. Heriotzarekin harreman hau antzinatik dator. Altzifrea, greko-erromatar munduan, Hades heriotzaren jainkoari sagaratua baitzegoen.

Beste kultura batzuek, ordea, abegi onarekin lotu dute, eta ate ondoan altzifre pare bat jartzeak egun batzuetan etxe horrek ohea eta janaria eskaintzen zituela adierazten zien bidaiariei.

Sinbologia alde batera utzita, altzifrea 500 urte baino gehiago bizi daitekeen zuhaitz oso urtetsua da. Erretxinarik gabeko zura, oso usaintsua da eta zedroa gogorarazten du.

Ez da usteltzen, eta otomandar inperioak ontziak eraikitzeko egindako gehiegizko ustiapenaren ondorioz, basoak desagerrarazi zituzten Anatolian eta Afrika iparraldean. Zura, Egiptoar eta feniziar sarkofago batzuk eraikitzeko ere erabili zen.

Entzun al duzu inoiz Paco de Luciaren gitarra? Diotenez, bere lehen gitarra altzifre-zurezkoa zen, eta sonoritate berezia ematen dio egur horrek.