Garapen Jasangarria

Aranondo japoniarra

Aranondo japoniarra (Prunus cerasifera var. Pissardii (Carrière) Koehne)

Landare exotiko baten aurrean zaude. Aranondo barietate honek, gereziaren antzeko fruituak ematen ditu, jangarriak baina oso azidoak. Bere sorrera Persiako Sha-ren lorategietan lan egin zuen XIX. mendeko Pissard lorezain frantsesari zor dio.

Han, hosto berdeko aranondo batean, atentzioa eman zion adar purpura bat aurkitu zuen, eta hura txertatuz, hasiera batean mutazio bat izan zena iraunaraztea lortu zuen. 1880 inguruan lagin bat bidali zion Frantziako lankide bati, eta handik Europako gainerako herrialdeetara eta beste kontinente batzuetara zabaldu zen laborantza.

Hostoen kolore deigarriak, landare gehienen berdearekin kontrastatzen du eta gorri-granate kolore hori antozianina pigmentuak ematen dio. Pigmentu honek landareak fotosintesia egiteko erabiltzen duen klorofilaren kolore berdea estaltzen du, baina esposizio osoa behar du hura mantentzeko. Argirik ez izateak hostoak berdexka bihurtzea eragin baitezake.

Otsailean loratzen Ikus dezakezu, eta negua hotza izan bada, loratze ugariagoa erakutsiko du bestela baino. Japonian, udaberriaren hasiera markatzen duen beste sinboloetako bat da eta Hanami deitzen zaio ume izeneko hau bezalako zuhaitzen loraldiaren kontenplazioari. Ezagunena gereziondoa edo sakura-ren loraldiarena da, baina hura beranduago izaten da, apirila
aldera.