Arbustu japoniarra (Ligustrum japonicum Thunb.)
Jatorriz Japoniarra, Txinan sartu zuten eta handik Europara ekarri zen XIX. mendearen erdialdean.
Lau metro baino gehiago hartzen ez duen zuhaixka iraunkorra da, eta lorezaintzan zuhaitz txiki gisa edo heskai bezala erabiltzen da. Askotan ikusiko duzu horrela, azkar samar hazten baita, eta haizearen eta zarataren aurkako hesia osatzen baitu. Ehun bat urte bizitzera irits daiteke.
Udaren hasieran, inausi ez diren aleetatik hurbil ibiliz gero, dentsitate handiz loratzen ikusiko dituzu, eta haien usaina hautemango duzu. Era berean, bere nektarrarekin intsektu polinizatzaile ugari erakartzen dituela antzemango duzu, eta horrek, aldi berean, inguruan egon daitezkeen beste landare batzuen polinizazioa errazten du.
Gizakiarentzat pozoitsuak izan arren txorientzako erakargarri diren baia ilunak udazkenean agertzen dira mordoxkatan. Hegaztiak dira beraz, haziak banatzeaz arduratzen direnak.
Ligustrum latinezko izena ligare hitzetik dator; izan ere, bere adar gazteak oso malguak dira eta ligatzeko edo lotzeko erabili izan dira.