Artea (Quercus ilex L.)
Artea baso mediterraneoko espezie tipikoa da, beti berde topatuko duzuna, hostoek 3 edo 4 urte irauten baitute zuhaitzean eta berritzen direnean ez direlako denak batera berritzen.
Bi subespezie daude: Q. ilex ilex, hau da, Kantauri aldean eta Mediterraneoan, itsasertzetik gertuen dauden eremuetan bizi den artea; eta Q. ilex ballota, lehen rotundifolia deitzen zena. Azken hau tenperaturak eta prezipitazioak muturrekoagoak eta aldakorragoak diren penintsularen barnealdean ugariagoa da. Dehesetan, txerri iberikoaren dietaren parte diren ezkurrak ematen ditu.
Erreparatu hostoaren gainaldeko kolore berdeari eta hostoaren azpialdea zuritzen duten iletxoei. Ebapotranspirazioa murrizteko prestatutako hosto txikiak dira.
Bi subespezieak hibridatzera irits daitezke gainjartzen diren eremuetan, eta zaila da bereiztea. Hemen dugun ingurune honetan bizi ohi direnak, ura ez dute faktore mugatzaile izaten, beraz Ilex subespeziearen hostoak, pixka bat handiagoak dira, eta ertza horzduna edo leuna izaten dute. Ballota subespeziearen hostoak aldiz, arantzatsuagoak dira, horrela eguzkiak gogor jotzen
duenean, hostoen ertzak murriztuz, ur galera saihesten dute.
Artearen egurra gogorra eta trinkoa da, lantzeko zaila, baina asko erabiltzen zen kalitate handiko egur-ikatza lortzeko.