Garapen Jasangarria

Astigar arrunta

Astigar arrunta (Acer campestre L.)

Gaztelaniazko izen arruntak, (Arce menor) garaieran hartzen duen tamaina txikiari dagokio. Herrian ere aurkituko dituzunastigar zuriak edo negundoak neur ditzaketen 30 metroekin alderatuz gero, honek soilik 7-10 m inguruko altuera hartzen du.

Sortzen duen itzal ugariak, kutsadurarekiko duen erresistentziak eta udazkenean hostoen urre kolore hori deigarriak, lorezaintzan preziatua izatea eragin dute.

Udaberrian hostoak baino lehenago ernetzen diren lore berdexkak ez dira oso erakargarriak, baina zure arreta piztuko dute haziek, gainerako astigarretan bezala disamara bat osatzen baitute, baina kasu honetan 180º-ko angeluan, helikoptero baten helizearen hegalen antzekoenak.

Begiratu hostoei: 5 lobulu sakon, moztean latex zuri bat jariatzen duen txorten gorrixka batetik zintzilik.

Ba al zenekien Alsazian ohitura zela ateetan astigar adarrak zintzilikatzea saguzarrak uxatzeko? Zuhaitza bereziki urtetsua ez bada ere, 150 urte inguru bizi daiteke, bizitza luzearekin lotzen zen, eta haurrak haien adar azpitik pasarazten ziren bizitza luzea izan zezaten.