Garapen Jasangarria

Astigar Gorria

Asgar gorria (Acer rubrum L.)

Asgar mota hau udan ikusten baduzu, izena ez duela ondo jarrita pentsatuko duzu, baina urtean zehar behatzen baduzu, bere kolorea aldatzen duen zuhaitzetako bat dela egiaztatuko duzu.

Badakigu klorofila pigmentu berde bat dela, zeinaren bidez landareak gai diren eguzkiaren argia eta CO2-a, landarean zehar banatzen dituzten azukre bihurtzeko. Argi-orduak gutxitzen doazen
heinean, pigmentu horren ekoizpena moteldu egiten da, eta beste pigmentu batzuk ere agerian geratzen dira, hala nola, karoteno laranjak eta flabonoide horiak. Hau bezalako zuhaitz amerikarretan fenomeno bitxia gertatzen da: hostoari kolore gorria ematen dion antozianina izeneko pigmentu bat agertzen da. Zein da bere funtzioa? teoria desberdinak daude, horietako batzuek diote hostoen nerbioetan harrapatuta geratzen diren azukreen erreakzio kimiko konplexuak adierazten dituztela, kolore gorri berezi hori emanez. Beste batzuek hostoa intsektuen edo UV izpien aurrean babesteko funtzioaz hitz egiten dute.

Kolorazioaren intentsitatea substratu motaren eta jasaten dituen tenperaturen araberakoa dela dirudi: hotz handiak eta zoruaren azidotasunak kolorazio gorrixka errazten dute horia beharrean. Zuhaitz honek zehazki, zer kolore izaten du udazkenean?