Astigar zorrotza (Acerplatanoides´Crimson King´)
‘Crimson King’zure herrian ere aurkituko duzunastigar zorrotzaren barietate bat da, zehazkihosto gorriaduen barietatea. Honenhosto-formak platano arruntarena gogorarazten du, hortik datorkio bere izen espezifikoa platanoides.
Altueran originala bezain beste hazten ez bada ere, 15 metrora irits daiteke; Batez ere, hostoakjaiotzen direnean duten kolore gorri purpuragatik nabarmentzen da.Udazkenean, hosto horiekiluntzen joango dira eta granate-kolorea hartuko duteerori baino lehen.
Begira udaberrian loreei: kolore horia dute eta botanikanpanikuladeitzen zaie, hau da, mordoxkazosatutatakomordoxka handiagoa. Erleek polinizatu ondoren, bi hazi hegodun bilakatuko dira, astigar berdearenakbaino ilunagoakdiren disamara tipikoan.
Klima atlantikora egokitutako zuhaitza da, lehortea onartzen ez duena, baina izurriteak eta gaixotasunak ondo jasaten dituena, beraz, kasu honetan bezala, apaindura-erabilerarako oso egokia da.