Garapen Jasangarria

Astigar zuria

Astigar zuria (Acer pseudoplatanus L.)

Zein herrialderekin lotuko zenuke hosto hau? Hain zuzen ere, astigarraren hostoa Kanadako sinbolo adierazgarrienetakoa bihurtu da; izan ere, astigar-mota ugari baitago han, nahiz eta ohiko irudikoak ez duen mota zehatzik irudikatzen. Gertuago etorrita, Cabralesko gazta, heltze-prozesuan, astigar zurizko hosto hezeetan biltzen zen.

Asmatuko zenuenez, bere izen arruntak ebanisterian oso preziatua den egurraren koloreari egiten dio erreferentzia. Erabileren artean, aipatu daiteke gitarra klasiko eta akustikoen hondoa egiteko edota biolinen, biolen, txeloen eta kontrabaxuen kirtenak egiteko erabili izan dela. Espeziearen izen zientifikoak pasealekuak apaintzeko askotan erabiltzen den beste genero bat gogorarazten digu, platano arrunta (Platanus x hispánica).

Ezagun duzu astigar-ziropa? Espezie hau ziropa egiteko onena izan ez arren, izerdi oso gozoa du, eta edateko atera izan zaio.