Atlasko zedroa (Cedrus atlantica (Endl.) Manetti ex Carrière)
Zedro baso bat imajinatzen duzu? Hemen kolore urdinxkako ale isolatuak aurkitzen ohituta gaude, gehienetan lorategi publikoetan landatuak, baina Atlas mendikatera eta Marokoko eta Aljeriako 1.600 eta 2.400 metro arteko altueran dauden beste mendi batzuetara bidaiatzen baduzu, espezie honen zuhaitz-azalerarik handiena aurkituko duzu munduan, 134.000 ha inguru!
2018an, Rabatetik 200 km-ra dagoen Gourand basoan inauguratu zen Marokon zuhaitz bati eskainitako lehen museoa. Ale zahar bat inguratuz eraiki zen, zuhaitz horren garrantzia nabarmentzeko eta duen interesaren inguruan sentsibilizatzeko; ez bakarrik zuragatik, baita galtzeko arriskuan dagoen espezie batentzat habitat gisa duen balioagatik ere: Berberiako makakoa, Gibraltarko Haitzean bizi den berbera.
Konifero guztietan bezala, bere erretxina oso aromatikoa da eta zedroaren olio esentziala aromaterapian erabiltzen da lasaigarri gisa eta baita sitsen eta intsektuen uxagarri gisa ere. Ba al zenekien antzinako egiptoarrek beren hildakoak baltsamatzeko erabiltzen zutela?