Garapen Jasangarria

Ezki hostozabala

Ezki hostozabala (Tilia platyphyllos Scop.)

Bihotz itxurako hosto handiak dituen espezie honek, klima heze eta freskoa behar du. Naturan isolatuta agertzen da, otsalizar, pago, hurritz eta astigarrekin batera.

Herri eta hirietan ohikoa da paseoen ertzetan aurkitzea, udan hain desiratua den itzal freskoa ematen baitu. Ilunabarrean zuhaitz hauen ingurutik ibili bazara, haien loreen usain lurrintsu eta goxoa nabarituko zenuen dudarik gabe, eta berehala jakingo duzu hori identifikatzen, inoiz ezkiur edo tila bat hartu baduzu.

Infusio ezaguna, lasaigarri naturala da, nerbioak lasaitzeko erremedioa, ezkiaren lore eta brakteetatik lortzen dena. Brakteak, loreak eta geroago fruitua itsatsita ikusiko duzun mihi itxura duen hosto eraldatuak dira. Espezie honetako fruituak, 5 saihets moduko josturak ditu.

Garai batean, barruko azala beratzen jarrita, sokak egiteko erabiltzen ziren zuntzak lortzen ziren. Duela 5.000 urte baino gehiago Italiako Alpeetan eraildako 1991n aurkitutako neolitikoko
ehiztariaren momia Ötzi ezagutzen duzu? Haren ondasunen artean haginez egindako arkuaren ondoan aurkitutako zuntzak, ezki-zuntzez txirikordatuta zeudela pentsatu zuten. Baina, Sorpresa! Ondoren egindako azterketek animalia-tendoiak zirela aditzera eman dute!