Garapen Jasangarria

Ezki zilarkara

Ezki zilarkara (Tilia tomentosa Moench.)

Ezki zilarkararen jatorria, Balkanetako, Hungariako eta Errusiako hego-mendebaldeko basoetan dago. Ezki honez gain, beste bi erabili ohi dira lorezaintzan: ezki hostotxikia (T. cordata) eta ezki
hostozabala (T.plathypyllos). Hiru hauen artean, zilarkara da lehortea eta kutsadura atmosferikoarekiko erresistenteena eta hazkunderik bizkorrena duena, baina baita argi gehien behar duena ere.

Aurrekoetatik bereizi ahal izango duzu zuhaitzaren piramide-itxuragatik eta zilar kolore berezi hori ematen dion hostoa estaltzen duen tomentu, ile edo biloagatik.

Loreak lehen aipatutakoen antzekoak dira, kolore hori-zuritik krema zurira doazenak, eta oso lurrintsuak. Mihi edo brakteari lotuta daudenez, haizeak barreiatzen ditu haziak.

Nolabaiteko desadostasuna dago ezki mota guztietako loreak infusioak egiteko egokiak ote diren edo ez erabakitzeko. Beraz, katiluren bat hartzeko asmoa baduzu, saia zaitez espeziea eta kantitatea kontrolatuko duen norbaitek prestatua izan dadin, gehiegi erlaxatu ez zaitzaten.