Gereziondoa (Prunus avium L.)
Gereziondoa edo “txori-aranondoa”, latinezko izenaren itzulpenean, basa-egoeran 30 metrorainoko altuera har dezakeen zuhaitza da. Hala ere, landatuak ez dira hainbeste hazten uzten, beren fruitu preziatuetara, gerezietara, errazago iristeko.
Txoriez gain, animalia askoren dietaren parte da; Mendian azeri gorotzik topatzen baduzu ikusi ahal izango duzun bezala. Gipuzkoan oso ohikoa da pagadietan, gaztainadietan edo hariztietan tartekatuta aurkitzea.
Bere hostoen ezaugarrietako batek, haiek erraz bereizteko balioko dizu. Erreparatu txortenean hostoaren laminatik hurbil dituen guruin txiki gorrixkei. Ikusten dituzu?
Lorezaintzan, batez ere hostoen udazkeneko koloreagatik eta loraldi ikusgarriagatik erabiltzen diren barietate ugari daude, baina oso gutxitan ematen dituzte fruituak.
Japonian tradizioa da, udaberrian, parke eta lorategietara gereziondoaren lorea edo sakura ikustera joatea. Honek bizitzaren izaera iragankorrari buruz hausnartzera bideratzen ditu, batez ere haizeak jotzen duenean eta petaloak euri moduan erortzen direnean.