Gurbitza (Arbutus unedo L.)
5 metroko altuera nekez gainditzen duen zuhaixka honi neguan erreparatzen badiozu, egizu ongi. Hostoen kolore aldakorraz gain, urteko loreak ikusiko dituzu, eta aurreko urteko fruituak heltzen ere bai. Hori, laranja eta gorri koloreek heldutasun maila adieraziko dizute, baina baita probatuz gero buruko min edo mozkor antzeko sentsazioa izateko arriskua ere. Azal gorri eta mami zurikoak dira jan daitezkeen bakarrak, baina kontuz! hartzituriko azukreek alkohola sortzen dute eta horrexegatik egiten dio erreferentzia izen zientifikoak horri, hain justu, “bakarra jan” ezustekoak ekiditeko.
Txilar eta ahabien familia berekoa da. Euskal Herrian, ohikoa da kostaldean zein barrualdean, sakan eta hegi babestuetan, eta, batzuetan, artadi eta hariztietan nahiko zabaldua dago. Naturan, zeregin garrantzitsua betetzen du, fauna basatiaren aterpea eta elikagaia baita.