Garapen Jasangarria

Hurritza

Hurritza (Corylus avellana L.)

Ba al zenekien XX. mendea ondo aurrera joan arte gure baserri askotan gelen banaketak elkarri lotutako hurritz hagak erabiliz eraikitzen zirela? Gero buztinez estaliz eta karez zurituz, zurezko oholak edo adreiluak erabiltzea baino askoz merkeagoa zen. Makilak egiteko eta saskigintzarako ere erabili izan da bere zura, baina batez ere bere fruituak izan dira hurritzaren laborantzaren
arrakastaren arrazoia, eta kasu honetan hurrondoa deitzen zaio.

Avella, Italiako hego-mendebaldean, erromatarren garaian “Avellako intxaurra” landatzen zen udalerria da. Hortik datorkio izen arrunta gaztelaniaz, avellana, nahiz eta gaur egun munduko ekoizpenaren % 75 Turkiatik datorren.

Hazi bakarreko fruitu lehor honek olio asko du, eta almendrena bezala kosmetikan ere erabiltzen da. Lorezaintzan apaingarri gisa erabiltzen da, baita higatutako paisaiak lehengoratzeko ere, beste fruta-arbola batzuen babesle gisa heskaiak eratuz.

Neguan, lore arren gerbak nola hazten diren behatu. Ondutakoan eta haize pixka batek jotzen badu, askatu den polena airean hegan ikusiko duzu. Lore emean erortzen bada eta ernaltzen badu, udan hurra sortuko da.